XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGONALDIAK

Egindako egonaldiak. Gaua pasatzea gehi otordu bat egitea (bazkaria edo afaria) dira egonaldiak estatistika honen ondorioetarako. 1996eko urtarrilaren 1a baino lehen egindako egonaldiak sartu dira.

Etengabeko arduretarako unitateetan (bihotzekoetan, jaioberrientzakoetan...) emandako egunak egonaldi gisa hartuko dira bakar-bakarrik gaixo horiek ardura normaletarako ohea edo inkubagailua gordeta izan baldin badute.

Dialisiak egiteko jardunaldiak ez dira egonalditzat ematen.

SARRERAK

Altak. Gutxienez egonaldi bat egin dutenak dira alta emandako gaixoak. Hemen sartu dira dauden alta mota desberdinak, hau da, ondokook:

Sendatzea edo hobera egitea. Sendatu edo hobera egin zuten gaixoen altak. Bertan sartzen dira gaixoak ardura minimoetako zentroetara edo egonaldi luzekoetara eramatea.

Lekualdatzea. Diagnostikoak egiteko edo tratamenduan jartzeko beste zerbitzu edo zentroetara eramateagatik emandako altak.

Hiltzea. Hiltzeagatik gertatutako altak.

Borondatezko altak. Norberaren baimenaz edota horretarako haizututako norbaitenaz emandako altak.

Kanpo-kontsultak. Ohean egon beharrik ez duten gaixoek medikuari egindako ikustaldiak, diagnostikoa edo jarraipena egiteko nahiz tratamendua jartzeko.

LARRIALDIAK

Larrialdiak guztira. Ospitalez kanpotik etorritako gaixoen larrialdiak. Ez dira sartu ospitaleratuta zeuden gaixoen larrialdiak.

- Ospitaleratzea. Larrialdietan atenditu ondoren zentroko zerbitzuren batean sartutako gaixoak.

- Lekualdatzea. Larrialdietan atenditu ondoren beste ospitaleren batera eramandako gaixoak.

- Alta. Larrialdietan atenditu ondoren ospitaleratuak edo beste zentroren batera eraman beharrak izan ez ziren gaixoak eta larrialdi zerbitzuetan hil ez zirenak.

- Hiltzea. Larrialdi zerbitzuan hildako gaixoak. Ez dira barnehartu jadanik hilotz ospitaleratuak.

Determinazioak. Determinaziotzat hartzen da aztertutako eta azken emaitza gisa lortutako neurgailu bakoitza, nahiz eta lagin beretik etorri.